2018/03/05

INAUTERIAK

Aurten Inauteriak gimnasio barruan ospatu behar izan dugu oso eguraldi txarra egin duelako. Hala ere, oso ondo pasatu dugu.
Mozorroen gaia kirola izan da.

2 eta 3 urtekoak, 1. ziklokoekin batera, rugbylariak izan dira eta All Blacks-en Haka eta Pirritx eta Porrotx-en 
Oe Kirolak dantzatu dute.



4 eta 5 urtekoak ballet dantzariak izan dira eta GRU filmaren abestia dantzatu digute.


2. ziklokoek herri kirolak egin dituzte eta esku dantza egin digute.


Azkenik, 3. ziklokoak surflariak izan dira eta Surfin´ USA dantzatu dute.

Jaira haurreskolatik ere etorri dira ...


... eta denok batera egon gara.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina